Erreprodukzio zerrendak
Musika atalaren hasierako orrian, zeure erreprodukzio zerrendak sortu ahal izango dituzu
gailuan gordetako musikarekin.
Zeure erreprodukzio zerrendak sortzeko
1
Musika aplikazioaren hasierako pantailan, eduki ukituta erreprodukzio zerrendan
gehitu nahi duzun albumaren edo abestiaren izena.
2
Irekitzen den menuan, punteatu
Gehitu erreprodukzio zerrendan > Sortu
zerrenda.
3
Jarri izena erreprodukzio zerrendari eta punteatu
Ados.
Albumaren azala ere puntea dezakezu eta, ondoren,
Gehitu erreprodukzio zerrendan,
erreprodukzio zerrenda sortzeko.
Zeure erreprodukzio zerrendak erreproduzitzeko
1
Ireki Musika aplikazioaren hasierako pantailako menua eta, ondoren, punteatu
Zerrendak.
2
Zerrendak atalean, hautatu ireki nahi duzun erreprodukzio zerrenda.
3
Abesti guztiak erreproduzitu nahi badituzu, punteatu
Guztiak ausaz.
Abestiak erreprodukzio zerrendetan gehitzeko
1
Musika aplikazioaren hasierako pantailan, joan erreprodukzio zerrendan gehitu
nahi duzun abesti edo albumera.
2
Eduki ukituta abestiaren edo albumaren izenburua eta, ondoren, punteatu
Gehitu
erreprodukzio zerrendan.
3
Punteatu erreprodukzio zerrendaren izena, bertan albuma edo abestia gehitzeko.
Erreprodukzio zerrendan gehitu da albuma edo abestia.
Abestiak erreprodukzio zerrendetatik kentzeko
1
Erreprodukzio zerrendan, eduki ukituta ezabatu nahi duzun abestiaren izenburua.
2
Punteatu
Ezabatu zerrendatik.
Baliteke ezin ezabatu izatea memoria txartelean edo gailuaren barneko biltegian gordeta
dauden abestiak.
Erreprodukzio zerrendak ezabatzeko
1
Ireki Musika aplikazioaren hasierako pantailako menua eta, ondoren, punteatu
Zerrendak.
2
Eduki ukituta ezabatu nahi duzun erreprodukzio zerrenda.
3
Punteatu
Ezabatu.
4
Punteatu
Ezabatu berriro, berresteko.
Ezin dituzu erreprodukzio zerrenda dinamikoak ezabatu.