Sare mugikorrak hautatzea
Zure gailua automatikoki aldatuko da sare batetik bestera, zauden lekuan eskuragarri
dauden sare mugikorrak gorabehera. Eskuz ere ezarri dezakezu zure gailuak sare
mugikorrak modu berezi batean erabiltzea,, LTE, WCDMA edo GSM kasu.
Hainbat egoera-ikono bistaratuko dira egoera-barran, konektatuta zauden sare mota
gorabehera. Kontsultatu
Egoera ikonoak
25 orrialdean, egoera-ikono desberdinak
ezagutzeko.
Sare modua hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak.
3
Punteatu
Sare mota hobetsia eta hautatu sare modu bat.
Beste sare bat eskuz hautatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak > Sare-
operadoreak.
3
Punteatu
Bilaketa modua eta hautatu Eskuzkoa.
4
Hautatu sarea.
Sarea eskuz hautatzen baduzu, gailuak ez du beste sarerik bilatuko, eskuz hautatutako
sarearen estaldura eremutik irten arren.
Sare hautapen automatikoa aktibatzeko
1
Hasierako pantaila ikuspegian, punteatu .
2
Bilatu eta punteatu
Ezarpenak > Gehiago > Sare mugikorrak > Sare-
operadoreak.
3
Punteatu
Bilaketa modua eta hautatu Automatikoa.